Gure funtzio eta serbitzuak

  • Zaharrean merkataritza nahiz ostalaritzarekin loturiko informazio orokorraz eta aholkularitzaz arduratzen da.
  • Merkataritza eta ostalaritzarako langileentzako etengabeko formaziorako ikastaroak, hauetako bakoitzak haien esaguerak konplementatu ditzaten eta eskaintzen duten zerbitzua hobetu dezaten.
  • Bazkideak eskatzen dituzten laguntzen eta dirulaguntzen gaineko informazioa eta horien bideratzea.
  • Hiriko merkataritza gidaren argitalpena, bazkide guztiak biltzen dituena. Aurten 50.000 ale argitaratu dira, hoteletan eta bazkide diren dendetan banatzen direnak. Hurrengo argitalpena datorren urtean egingo da eta bertan bazkide berriak bilduko dira.
  • Elkarte honetara sartzen direnak, automatikoki Sshops Donosti-ren parte bilakatzen dira, merkataritza eta ostalaritzako marka edonolako jarduerak egiten direna, (Hiriko Merkataritza guneetako gerentzia, hiriko merkataritza elkarte guztiak barne hartzen dituena) halanola Merkataritzaren Kontseilu Aholku emailearen, Mugikortasuneko Kontseilu Aholku emailearen parte eta abar, honako arazoei konponbidea topatzen ahalegintzeko: garbitasuna, delinkuentzia, mugikortasuna, alorrarekin loturiko ikerketak eta abar.
  • Edozein herri administraziotan egitekoak diren eskaera, baimen eta dena delako izapideak egiteko eta kudeaketarako laguntza eskaintzen dugu.
  • Web ataria, bazkide bakoitzarentzako atala duena nahi duen informazioa sartzeko eta egungo albisteak, laguntza eta dirulaguntzen gaineko informazioa eta abar eskaintzen duena.
  • Erakunde pribatuekin eta banketxeekin hitzarmenak, sustapenak egiteko publizitatea egiten dira.
  • Eta, batez ere, merkataritza eta ostalaritza hobetzeko lan egiten da: datafonoen kostua gutxitzea, abokatuak, mutuak, lan-arriskuen prebentzioa eta abar.