Donostiako Alde Zaharrean kokatutako jatetxe historikoa, 1956ean sortua eta 2012ko udaz geroztik Pablo Loureiro Rodil sukaldariarengatik kudeatua.

Ostalaritza-tradizioko sukaldaria, Donostiako “Rodil” jatetxe famatuan hasi zuen bere ibilbidea. Jatetxe hau beraren aitonak sortu zuen, eta gero beraren gurasoek kudeatu zuten; bertan, txiki-txikitatik, Euskal sukaldaritza tradizionalaren errezetez jabetu zen poliki-poliki. Geroago, Branca jatetxearen sukaldea zuzentzera pasatu zen, eta donostiar gastronomiaren erreferentea bihurtu zuen; 2012 urteko erdialdean, berriz, berezko jatetxea zuzentzeko eta euskal sukaldaritza tradizionalaz zeukan ikuspegia garatzeko gogoaz bultzatuta, “bere” proiektu profesionalari ekin zion, bere emazte Begoña Arenasen eskutik.

Pablo Loureiro bokaziozko sukaldari bat da, gipuzkoar sukaldarien “Sukatalde” taldeko kidea; sukaldaritza tradizional “eguneratua” lantzen du, jatetxeko bereizgarria den egur-ikatzezko parrillaren lurrinak eta zaporeak erabiliz produktuaren bikaintasuna indartzeko.

Urola Etxeak pintxo paregabeak txakolin onenarekin eta jatorri-deitura ugariko ardoen aukera zainduarekin dastatzeko barra bat ere eskaintzen du.

Gure jatetxearen asmoa, bezeroa “bere etxean” balego bezala sentiaraztea da, gure giza taldeari esker, xehetasun guztiak ahalik eta hobekien zainduz.

Helbidea
Fermin Calbeton kalea 20, 20003 Donostia, Gipuzkoa

Ordutegia
Jatetxea: 13:00etatik 16:15etara eta 20:00tatik 23:15era.
Taberna: 12:00tatik 16:30tara eta 19:00tatik 01:30tara.
Astearteak: itxia.

Telefonoa
943 441 371

Posta Elektronikoa
info@casaurolajatetxea.es

gp fb tw