Tamboril Taberna guneko eskarmentu handienetako tabernetako bat da. Establezimendu honetan, 50eko hamarkadan ostalaritzako munduan barneratu ziren bi anaiek agintzen dute. Bikiak, Jesus, sukaldeko agintean teknika handia eta bere amonaren errezetak eskura edukiz, eta Miguel, bezeroen hizlari ona eta laguna barraren ardura hartzen du, zerbitzari eta sukaldarien talde batez lagundurik, hainbat urteko historia dituen negozioa aurrera eramaten dute.

Tamboril gainera leku pribilegiatu batean kokatuta dago, konstituzio plazaren sarreretako batean eta terraza hantxe bertan edukita. Bere kokalekuarengatik, bere mokadu zaporetsuarengatik eta bere tratu eta zerbitzu bikainarengatik, leku hau bisitatzen duen edozeinengatik gomendatua izaten da.

Pintxoz eta tapaz beteriko barra, hotzak eta beroak, kopuru sendoa eta goi-mailako kalitatearekin, edozein poltsikoen eskura, edozein gustuek haien gozamen hoberenak gozatu ahal dezaten. Ondo aurkeztutako barra, koloreen, usainaren eta primerako zapore eta osagaien aniztasunekin. Familia hau bisitatu duten guztien  gomendiora eta iritzira,  pintxoen artean perretxikoak, gazta-kausera, antxoazko tenpura, salpikoizko tartaleta eta bakailaozko piper arrautzaztatuak nabarmendu behar dira beste batzuen artean.

Gomendioak eta iradokizunak ondo daude, baina daztatzea hobeagoa da.

Helbidea
Arrandegi kalea 2, 20003 Donostia, Gipuzkoa

Ordutegia
Asteartetik igandera: 10:30tatik 13:00etara eta 18:00etatik 23:15etara.

Telefonoa
943 423 507

Posta Elektronikoa
tamborildonostia@gmail.com

gp fb