Matilla Lurrin-denda, lurringintza, drogeria, osagarri eta imitaziozko bitxi-sorta handia eskaintzen du. 1927an sortutako enpresa familiarra, gaur egun laugarren belaunaldian negozioaren buruan jarraitzen duena eta printzipio berbera mantenduz: bezeroarekiko salmenta pertsonalari eta gertuari lehentasuna eman.

Donostiako Alde Zaharreko kale nagusi berberean kokaturik, produktu kantitate handiena eskaintzen duen establezimendua da, produktu ezberdineko sorta handia eskainiz edonolako publikoarentzako.

Bai lurringintzan bai kosmetikako lerroan, kalitate handiko primerako marken zerrenda handia eskaintzen digute, prezio onenean.

Gainera badute, bizarra mozteko artikuluak, imitaziozko bitxiak, kosmetika, depilazio-tresnak, drogeria (xaboia, arropa-tindagaiak, olioak, argizariak, erretxinak eta abar.) ispiluak, esponjak, giltzariak, pastilla-kaxak, ilearentzako artikuluak (kisketak, diademak, apain-orraziak…) eta aipamen berezi bat lur mota bakoitzerako balio duten garbiketa produktuentzako: egurra, marmola eta baldosa, eta etxerako zainketarako produktu lerroa.

Espezialistak eta ospetsuak, aldi berean, bainu-txanoen (lorezkoak, oihal kizkurra, burbuila eta latx/libra), dutxa-txanoen, durbanteen, kapelen, eskuz margoturiko haizemaileen eta aterki aukeren salmentarengatik.

Gutxi balitz, salmentara etorri ezin denarentzako edo etxetik erosi nahi dutenentzako, Matilla Lurrin-denda bai dohaineko helbiderako zerbitzua Donostialdeko gune osorako bai internet bidezko salmenta haien web-orritik eskaintzen ditu . Honela herri osoa produktuez gozatu ahal izango du.

Helbidea
Mayor kalea 7, 20003 Donostia, Gipuzkoa

Ordutegia
Egunero: 09:30tatik 13:30tara eta 16:30tatik 20:00tara.

Telefonoa
943 424 829

Posta Elektronikoa
amatilla99@gmail.com

gp