1912an sortua, Alcalde Etxea Donostiako Alde Zaharreko kale nagusian kokaturiko ostalaritzako negozio familiarra da, leku pribilegiatu batean, Santa Mariako basilikaren alboan, lekutik gertu pasatzen diren ehunaka turistek eta donostiarrek egunero bisitatzen duten lekua

Negozioa urteetan zehar Josefa Irainoz agindu zuen, sukaldari famatua hiri europar ezberdineko hotel garrantzitsuetan esperientzia luzea izan duena, negozioa bere momentu loriatsuenak izatea lortu zuena eta bere belaunaldikoei irakatsi ziena bere ondarea haiei uzteko.

Ezkur-urdaiazpikozko ogitarteko-piloez beteriko barra izateari utzi dio, herrialdeko finka hoberenetik ekarriak,  kolore eta primerako kalitatezko osagai sorta zaporetsuak dituzten pintxo ezberdinaz dituen barra izateko, jatetxeetan dastatu daitezkeen anoekin eta platerekin batera egiten, urdaiazpikoko pintxoa atzean utzi gabe. Orain, pintxo beroak eta hotzak, tostak, oholak, anoak, banatzeko plater gozoak, ogitartekoak, hanburgesak, arrozak eta abar luze bat bezeroen beharrei eta garaiak eskatzen duenari moldatzea eginarazi dienak.

Gainera, eta berezitasuna bezala, Alcalde Etxea ikusnahi askorengatik bisitatua izaten da Euskal Herri osoko zezen-kartelen erakustoki handiena bihurtu delako. Beste irudi bat  negozioa nola segitzen duen adierazten duena, erreformen eta berrien arren, modu begirunetsuan bere tradizioa eta istorioa mantenduz.

Hiriko ohiko jatetxea bilatzen baduzu, non pintxo eta tapa hoberenak aurki daitezke, dudarik gabe Alcalde Etxea zure lekua da. Tradiziozko, aniztasunezko, originaltasunezko eta kalitatezko establezimendua, etxean bezala sentiaraziko dizuten zerbitzari talde adeitsuarekin. 

Helbidea
Mayor kalea 19, 20003 Donostia, Gipuzkoa

Ordutegia
13:00etatik 15:30tara eta 20:00tatik 23:00tara.
Astelehenak arratsaldean eta astearteak egun osoan: asteko atsedenaldia.

Telefonoa
943 426 216

Posta Elektronikoa
info@barbaztan.com

gp fb