Albokako fundatzaileak aitzindariak izan ziren Euskal Herriko artisautzako produktuentzako denda bat jartzen. Konstituzio Plaza berberean kokatua dago, ehunka turistek bisitatzen duten leku adierazgarria. Ateak 1939an ireki zituzten, eta horrez geroztik, salmentan jartzen dituzten  produktu bakoitzak xehetasunez aukeratzen dituzte haien bezeroei originaltasuna kalitate hoberenarekin eskaintzeko.

Artisautza produktu sorta zabala: panpinak, euskal zeramika, burdina, pilotak, txapelak, jakak, sukaldeko osagarriak, adur-zapiak, txotxongiloak, mahai-zapiak, egurrez egindako produktuak, liburuak, kaikuak, kutxak, lekeitiarrak… Aldi berean, euskal kultura eta kirolarekin zerikusia duten oroitzapenak dituzte: pilota-jokalarien figurak, zesta puntarenak, harri-jasotzaileenak, arraunlarienak, dantzarienak, errealarenak, txalapartarienak, txotxongiloak maneiatzen dituzten pertsonenak eta txotxongiloak beste batzuen artean.

Hitz gutxitan, Euskal Herriko artisautza eta kultura adierazten dituzten produktuak aurkitu daitezkeen denda.

Euskal Herriaren zati bat eraman nahi duzu? Norbait liluratu nahi duzu hiri liluragarri honetako zure bisitaren opari batekin? Alboka kalitatea eta aukera ziurtatzen dizu.

Helbidea
Konstituzio Plaza 8, 20003 Donostia, Gipuzkoa

Ordutegia
Astelehenetik Ostiralena: 10:30tatik 13:30tara eta 16:00etatik 20:00tara.
Larunbatak: 10:30tatik 20:30tara.
Igandeak eta jaiegunak: 11:00tatik 15:00etara.

Telefonoa
943 426 300

Posta Elektronikoa
albokaartesania@hotmail.com

fb